Ostegunera arte, otsailak 18, eman daiteke izena zapatuan, otsailak 20, Villenako espetxera egingo den martxarako. Orkatzen daude izena emateko orriak eta interesatuek bertan eman behar dute izena. 20 euro ordaindu beharko da izena ematea, martxako gastuei aurre egiteko.\
\
Zapatuan irtengo da autobusa Etxe Zuri aurreko autobus geltokitik, 01:00etan. Itzulera, aldiz, 22:00etan izango da. Behin Villenako espetxera itxirita, han elkartuko gara eskualdeko beste herritarrekin. Espetxe kanpoan egongo gara 09:00tatik 14:00etara, espetxe barruan preso daudenei, tartean Gotzon Aranburu azpeitiarrari, gure babesa, berotasuna eta elkartsuna helarazteko. Horretarako hainbat ekintza egingo ditugu goizean zehar, musikaz girotuta. \
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide