Datorren astetik aurrera Errigorako olioa eskatzeko aukera izango da herriko hainbat txokotan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin

Elikadura burujabetza eta tokiko ekonomiari bultzada berri bat emateko asmoz, Nafarroako Erriberan ekoitzitako olioa eskatzeko aukera izango da Azpeitiko hainbat txokotan datorren astetik aurrera. Martxoaren 2a bitarte egongo da eskaerak egiteko aukera eta martxoaren hasieran jasoko dute olioa eskatzaileek Azpeitiko Elkargunean.\ \ Iaz bezala, oliba olio konbentzionala edo ekologikoa eskatu ahal izango da. Datozen egunotan emango ditugu kanpainaren xehetasun guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide