Neguko Euskal Herriko Txapelketa Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2016ko otsailaren 19a

Aste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek Neguko Euskal Herriko Absolutuen eta igeriketa egokituko Txapelketan hartuko dute parte Iruñeko Amaya igerilekuan.\ \ Zapatuan eta igandean absolutu mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute, lau jardunalditan banatuta. Azpeititik bi igerilari absolutu joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:\ \ • Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta 100 metro libre.\ • Pablo Etxeberria: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 100 metro libre. \ \ Bestalde, Iruñean jokatuko den Neguko Euskal Herriko Txapelketan, igandean igeriketa egokituko probak ere izango dira, eta Ander Idoetak eta Iker Aizpuruk parte hartuko dute proba hauetan:\ \ • Ander idoeta: 50 metro bizkar, 50 metro libre eta 100 metro libre.\ • Iker Aizpuru: 50 metro bizkar, 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.\ \ Zorte on!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide