Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hurrengo astetik aurrera Errigorako olioa eskuratu ahal izango da herriko hainbat txokotan.\
\
Olioa bost litroko poteetan salduko da eta olio ekologikoa nahiz extra birgina erosteko aukera izango da. Ekologikoa 32 euro ordaindu beharko da eta olio extra birgina 22,5 euro. Eskaera egiten den unean bertan ordaindu beharko da. Martxoaren 2ra arte izango da eskaerak egiteko aukera. \
\
Olioa herriko hainbat txokotan eskatu daiteke: Soreasuko Elkargunea, Orkatz Kultur Elkartean, Gazte Informazio Buegoan, Baigeran, Sanagustin kulturgunean eta Jim Clark tabernan, hain zuzen. Martxoaren 11n eta 12an banatuko da olioa, Soreasuko Elkargunean. \
\
Ekimen honen bidez urte osorako olioa eskatzeko aukera eman nahi diegu herritarrei, honela, urte osoan zehar bertakoa eta osasuntsua den olioaren kontsumoa bermatuz.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide