'Feminismoa eta emakumeen mugimendua Afrikan' hitzaldia izango da asteazkenean, otsailak 24, Emakumeen Txokoan, 19:00etan hasita. Izenburu horrekin datorkigu munduko feminismoen inguruko hitzaldi zikloaren bigarren proposamena, Jeanne-Rolande Dacougna filologo senegaldarraren eskutik.\
\
Hitzaldian, feminismo beltzak eta postkolonialak teoria feministari eginiko aportazioak azalduko dizkigu Dacougnak, eta Afrikako feminismoaren eta emakumeen mugimenduaren lanaren inguruan arituko da, besteak beste.\
\
Hona hemen, gaian sartzen joateko, Jeanne-Rolanderen agerraldi labur bat:\
https://vimeo.com/124242072\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide