Saharako egoeraren inguruko solasaldia izango da martxoaren 1ean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko ots. 22a, 09:36

Martxoaren 1ean, asteartea, Saharako egoeraren inguruko solasaldia izango da Sanagustin kulturgunean. Khamar elkarteak eta Elkar-Ekinek elkarlanean antolatu dute hitzaldia eta bertan solasean arituko dira Hassana Aalia eta Embarka Belcker ekintzaile saharauiarrak. Horiez gain, Juan Karlos Izagirrek ere hartuko du parte hitzaldian; Saharan mediku bezala hainbat aldiz egon den euskal herritarra da Izagirre. Moderatzaile lanak Irati Labaka beizamarrak egingo ditu, zeina joan den udan brigadista bezala egon zen bertan, Askapenak antolaturiko bidaia batean.\ \ Herritarrek galderak egin eta beraien iritziak plazaratzeko aukera izango dute saioaren amaieran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide