Bi domina Euskal Herriko Neguko Absolutuen Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2016ko ots. 23a, 09:35

Joan den asteburuan, otsailaren 20 eta 21ean, Euskal Herriko Neguko Absolutuen Txapelketa jokatu zen, Iruñeko Amaya igerilekuan. Bertan lehiatu ziren Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria, Izarraitz Igeri Elkarteko kideak; biak absolutuak. Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten asteburukoa, eta urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat lortuta itzuli ziren Azpeitira. \ \ Igerilari bakoitzak lortutako postuak honako hauek izan ziren:\ \ - Ainhoa Goenaga: 200 bizkar (1.), 100 bizkar (2.), 50 bizkar (4.) eta 50 libre (24.).\ - Pablo Etxeberria: 50 bizkar (5.), 100 bizkar (15.) eta 100 libre (33.).\ \ Neguko Txapelketa horretan parte hartzeko gutxiengoa zuten igerilari infantil eta juniorrei, aldiz, entrenatzaileak atsedena eman zien hurrengo asteburuan ospatuko duten Espainiako txapelketa dela eta. \ \ Bestalde, igandean, otsailak 21, Euskal Herriko Neguko Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatu zen Iruñean. Gure taldeko Iker Aizpuruk parte hartu zuen bertan. Aurrez zituen denborak hobetu zituen eta gustora gelditu zen egindako lanarekin.\ \ Zorionak eta aupa Izarraitz!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide