Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zapatuan, otsailak 27, hasi eta asteartea bitartean, infantil eta junior mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute, Neguko Espainiako Txapelketan, Terrassan (Katalunia).\
\
Oihana Goenagak (juniorra), Aiora Beristainek (juniorra), Iñaki Etxeberriak (infantila), Jone Goenagak (infantila), Nerea Berasategik (infantila), Angela Ociok (infantila), Paula Urrestillak, (infantila), Maialen Sudupek (infantila) eta Maitane Goenagak (infantila) ostiralean, animoz beteta, bidaiatuko dute Terrassara. Jon Aizpuruk (juniorra) azken unean, ikasketagatik, Terrassara ez joatea erabaki du. \
\
Txapelketa horri begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude duten guztia emango dutela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko. Guztien artean 19 probatan hartuko dute parte; 16 bakarkako eta 3 errelebotan.\
\
Zorte on eta egurre!\
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide