Liburutegia errefuxiatuen kanpamenduan

Khamar Saharar Herriaren Aldeko Elkartekoak, Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetako eskola batean garatzen ari garen kooperazio proiektuaren barruan, pauso bat gehiago ematera goaz. Izan ere, Azpeitiko Udal Liburutegiak Khamar elkarteari eman dizkion liburu, entziklopedia, ipuin eta nobelekin, eskolako gela batean liburutegi bat antolatzen hasiko gara. Udal Liburutegiak jada zaharkituta geratu zaion edota bikoiztuta daukan materiala eman digu, kanpamenduetara bideratzeko.\ \ Herriko eragile ezberdinek egiten dizkiguten ekarpenekin eta Udalak ematen digun diru-laguntzari esker, proiektu ederra garatzen ari gara Auserd-eko Madrazan. Mila esker denoi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide