Datorren igandean, otsailaren 28an, Eskolarren 50 metrotako proben sariko finalak jokatuko dira Azpeitiko Udal Igerilekuan. Bertan, Izarraitz Igeriketa Elkarteko 17 igerilari benjaminek eta alebinek hartuko dute parte. Aurreko astean Legazpin ospatutako kanporaketetan lortu zituzten finaletako txartelak.\
\
Igerilekua 9:00etan irekiko da. Beraz, beroketak 9:00etan hasiko dira, eta txapelketa, 10:00etan.\
\
Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta beste behin gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, igandean txapelketa dela eta sortuko ditugun eragozpenengatik.\
\
Zorte on guztiei!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide