Zapatuan, otsailak 27, izango da Abian prozesuko lehen batzarra, Baigerako aretoan, 9:30eanhasita. Azpeitiko ezker abertzaletik dei egiten diogu ezkertiar eta abertzale guztiei bertan parte hartzera, datozen urteetako norabide eta gako nagusien inguruan eztabaidatzeko.\
\
Guztira hiru batzar egingo dira eta horietatik aurrena izango da zapatukoa. Bertan Euskal Herriko 9.000 lagunen ekarpenekin osatutako txostenean sakonduko dugu. Batzarraren hasieran, orain arte egiten dugun balantzea eta abagunearen egoera partekatu eta eztabaidatuko ditugu, horretarako bereziki prestatutako bideo baten laguntzarekin. Ondoren atsedenerako tartea hartuko dugu eta ondoren testi nagusia aurkeztuko dugu, bere azpi-tesiekin. Sortu daitezkeen lehen zalantzei erantzun ondoren, bertaratutakoen iritziak jaso eta eztabaidatuko ditugu lantaldeetan.\
\
Behin hori eginda, tesi nagusia bozkatuko dugu. Izan ere, txostenean jasotako norabide orokorrarekiko atxikimendua zenbatekoa den jakitea da lehenengo batzarraren helburu nagusia. Amaitzeko, bigarren batzarra antolatzeari begira, gatazkatsuak izan daitezkeen azpi-tesiak eta korapilo nagusiak identifikatuko ditugu, horiek martxoaren 12ko batzarrean eztabaidatuko baititugu.\
\
Hauek dira datozen asteetako hitzorduak:\
\
Lehenengo batzarra: otsailak 27\
Bigarrengo batzarra: martxoak 12\
Hirugarren batzarra: apirilak 16\
\
Batzar guztiak Baigerako aretoan izango dira, goizeko 9:30ean hasita.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide