Xanti Elias, Sokamuturra 2016 argazki ...

Xanti Elias, Sokamuturra 2016 argazki lehiaketako irabazlea. \ \ Aurreko astean, epahi-mahia bildurik, iñauterietan ospatu zen XXXVII. Sokamuturra argazki lehiaketara aurkeztu ziren argazki guztiak ikusi eta aztertu ondoren, honako erabakia hartu zuen: \ \ 1. Santi Elias - \'Hegan\' argazkiarekin \ \ 2. Iñaki Etxenagusia - \'Pasea\' argazkiarekin \ \ 3. Igor Froilan - \'Lapatx Itxi 1\' argazkiarekin \ \ 4. Aitor Gonzalez - \'Arriskuarekin jolasean\' argazkiarekin \ \ 5. Javier Yárnoz - \'El pastor\' argazkiarekin \ \ Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena: \ \ Iñaki Etxenagusia, "Jele Jele" argazkiarekin. \ \ Zorionak irabazle guztiei. \ \ Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa bat prestatzen ari gara Betharrametako aretoan. Erakusketa martxoak 5 (larunbat honetan) zabalduko da, bertan ospatuko da baita ere lehiaketako sari banaketa. Denok gonbidatuta zaudete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide