Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Triatloi Federazioak deituta, Nerea Berasategi gure taldeko igerilaria Joaquin Blume Errendimendu Altuko Zentroan izango da datozen egunetan Espainiako teknifikazio programan parte hartzen.\
\
1996. urtetik 2001. urtera bitartean jaiotako triatletei urtarrilean froga ezberdinak egin zizkieten Espainiako federazioko teknikoek. Froga horietan lortutako emaitzak ikusita Nerea Berasategi aukeratu dute teknifikazio jardunaldi horietan parte hartzeko.\
\
Berasategik, triatloiko teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango du beste lurraldeetako kirolariak ezagutzeko.\
\
Ondo ibili eta disfrutatu!
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide