Tailer honetan gure erotismoari espazio bat eskainiko diogu. Emakumeen desira eta plazera isildua izan da, kontrolatua, edota gizonen fantasiei egokitua. Tailer honetan gure gorputzari eta sentipenei tartea eskainiko diegu, exijentziarik gabe sentsazioekin konektatu ahal izateko. Gorputzetik abiatuta, gurea den hori berreskuratzeko bidea irekiko dugu. Tailerrean ariketa praktikoak egingo ditugu, azalpenak tartekatuz, tarte on eta goxo bat pasatzeko asmoarekin. Arropa erosoa ekarri, gorputza gustora askatzeko!\
\
Clara Wolframek gidatuko duen tailerra Emakumeen Txokoan emango da. Larunbat goizez izango da, martxoaren 12an, 10:30etik 13:30era.\
\
Tailerra doan izango da; aurrez izena ematea eskatzen da, Emakumeen Txokoan edo Udaleko Parekidetasun Sailean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide