Zapatuan, martxoak 12, izango da Abian prozesuko bigarren batzarra Baigerako aretoan, 9:30ean hasita. Bertan parte hartzeko gonbidapena egiten diogu Azpeitiko ezkertiar eta abertzale guztiei.\
\
Norabide orkorraren inguruko eztabaida egin genuen lehen batzarrean eta oraingoan, norabidea independentista edukiz janzten hasiko gara. Honakoak dira landuko ditugun gaiak: Proiektu politikoa, eskaintza independendentista biltzea herrigintza ardatz, proposamen taknikoak eta gatazkaren orndorioak. Antolaketaz ere arituko gara. \
\
Guztiok dugu aukera gure parte hartzearekin, iritziekink nahiz kezkekin aurrera egin eta norabidea idazteko, denok batera lortuko baitugu amesten dugun Euskal Herria errealitate bihurtzea.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide