Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilero, 12x12 barne lehiaketa egiten du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Otsailean erretratua izan zen gaia eta lehiaketako parte hartzea handia izan zen, besteetan baino handiagoa. Kalitate handiko argazkiak aurkeztu ziren gainera; gai aproposa izango zen antza. \
\
Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ostean, lehen postuan sailkatu zen Valen Garcia. Bigarren gelditu zen Jorge Iglesias eta hirugarren, aldiz, Gorka Arregi. \
\
Valen Garciarena da erretratu irabazlea eta bertan sheriff azpeitiar bat ageri da. Erretratuaren atzealdean, aldiz, herriko udaltzaingoaren eraikina. \
\
Lehen hiru sailkatuen argazkiak Azpeitiko Argazki Elkartearen web orrian dituzue ikusgai:\
http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/12x12/635-argazkiak-erretratua-otsaila
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide