Izarraitzeko igerilariak Legazpiko Kirola Elkarrekin ekimenean

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea

Atzo, igandea, V. Kirola Elkarrekin kirol festa egin zen Legazpin. Bertan, ezgaitasunen bat duten zein ezgaitasunik gabeko 300 kirolaritik gora parte hartu zuten.\ \ Igeriketako probetan, gure taldeko Ander Idoeta, Iker Aizpuru eta Lander Uria giro ederrean lehiatu ziren eta sasoi betean daudela erakutsi zuten Legazpiko jaialdian. \ \ Aupa zuek eta segi horrela!\

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide