Zabala, beti gurekin

Gaur, osteguna, goizean Jose Antonio Zabala, Azpeitiko Argazki Elkarteko kide eta lagunak utzi gaitu. Urte luzez aritu zen Josean Zabala argazki elkartean lanean eta ohiko parte hartzailea izan ohi zen inguruko argazki lehiaketa nahiz rallyetan. Bere irudiak eta oroitzapenak beti izango dira gurekin. Horregatik, iganderako antolatua dagoen Udaberriko Rallya bere izenean egingo da. \ \ Joan aurretik, argazki elkarteko kideei bere lan mardularen zati bat erakusteko detailea izan zuen. Zabalaren argazki batzuk biltzen dituen lotura duzue honako hau: http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/beste-batzuk/654-jose-antonio-zabala-beti-gurekin

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide