Hainbat korrupzio kasuren inguruko hitzaldia eskainiko du Igor Meltxorrek asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko api. 4a, 09:57

Igor Meltxor 'Gestion a la vasca' eta 'Caso Bidegi' liburuen idazleak eta analista politikoak, hitzaldia eskainiko du datorren asteazkenean, apirilak 6, Azpeitiko Gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Bertan, azken urteotan Euskal Herrian eta bereziki Gipuzkoan izan diren korrupzio eta ustelkeria kasuak izango dira mintzagai. Idazlearen azalpenen ondoren, galderak egiteko eta iritzia emateko aukera izango dute bertaratutakoek. Hitzaldia CNT-k, Elkar-ekinek eta Azpeitiko Gaztetxeak elkarlanean antolatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide