Alebin neskak txapeldun Tolosan jokatutako txapelketan

Joan den asteburuan alebin nesken futbol txapelketa jokatu da Tolosan. Emaitza bikainekin itzuli da bertatik Lagun Onak, neurketa guztiak irabazita lehen postuan sailkatu baitzen Rikardo Amubietak zuzentzen duen taldea. Txapeldun izateaz gain, maila ona dutela ere erakutsi dute. \ \ Hona hemen Tolosako txapelketako emaitzak:\ \ Tolosa B 1-3 Lagun Onak \ Ordizia 0-1 Lagun Onak\ Lagun Onak 1-0 Tolosa\ \ Zorionak talde osoari eta jarraitu horrela! Aupa Lagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide