Pentsioen etorkizunaz hitzaldia eskainiko du Miren Etxezarretak apirilaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko api. 11a, 12:29

\"Pentsioen etorkizuna, prekarietatea edo duintasuna?\" hitzaldia eskainiko du Miren Etxezarretak apirilaren 21ean, osteguna, 19:00tan Sanagustin kulturgunean, Gizarte mugimendu askotan ibilia, ekonomian lizentziatua eta pentsioen gaian aditua da Etxezarreta. Ekonomia begirada kritikoz aztertuta, hainbat lan egin ditu azken urteotan, eta datorren astean Azpeitian izango da bere gogoetak azaltzen.\ \ Pentsioen gaia aztertuko du nagusiki Miren Etxezarretak baina horrez gain, egungo egoera ekonomikoa ere izango du hizpide eta horri erreferentziak eta kritikak ere egingo dizkioi. Baigera, Duintasuna eta Elkar-ekin taldeek elkarlanean antolatu dute hitzaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide