Benjaminak eta alebinak oso ondo Bergaran

Zapatu arratsaldean Bergarako Agorrosin igerilekura gerturatu ziren gure taldeko 30 igerilari.\ \ Bergarakoa saio luzea izan zen, baina aldi berean gure igerilarien trebetasunak ikusteko aukera aparta eskaini zuen. Nahiz eta urduritasuna nagusitu azken ordura arte, gure igerilariak estilo guztiak sartzen diren probetan nabarmendu egiten dira eta bide onetik doazela erakusten dute behin eta berriz.\ \ Denboraldiko proba gehienak burutu dituzte, baina oraindik ere hitzordu garrantzitsuak gelditzen zaizkie gureei; hau da, ligako jardunaldiaz gain, txapelketa ezberdinak. Ziur duten dena aterako dutela gure igerilariek gelditzen zaizkien hitzorduetan.\ \ ZORIONAK ETA SEGI HORRELA!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide