Maiatzaren 2tik 9ra bitartean izango da Gazte Astie, eta ohiturarekin jarraituz, aurten ere ekimenez betetako astea datorkigu gurera. Formakuntza oinarri, kritikotasuna garatu eta bide batez ongi pasatzeko aukera bikaina izaten da.\
\
Hitzaldiak, bertso trama, kalejira aldarrikatzaileak, afari tertuliak, kontzertuak, bazkari herrikoia eta paradoia izango dira, besteak beste.\
\
Datozen egunetan xehetasun gehiago aurreratuko dizkizuegu, beraz, egon adi eta ez egin planik maiatzaren lehenengo asterako, Gazte Astea badator eta.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide