Torturaren aurkako murala egiteagatik izandako atxiloketak salatu ditu Azpeitiko Libre dinamikak

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2016ko api. 20a, 09:19

Atzo, asteartea, Iruñerrian zortzi lagun atxilotu zituzten. 2011n bost nafar atxilotuak eta torturatuak izan ziren. Orain gutxi zuten epaiketa, eta horren harira, jasandako torturak azaleratu eta epaiketa politiko bati aurre egin behar zietela salatzeko hainbat ekimen egin ziren, #aztnugal lemapean.\ \ Torturaren kontrako mural bat egiteagatik atxilotu omen zituzten zortzi lagunak, tartean Iker Moreno torturatuetako baten ama, aita eta anai bat. Lan politiko baketsua zigortu nahi izan dute atxiloketa horiekin. Torturaren errealitatea ezkutatu nahi izan dute. Azpeitiko Libretik atxiloketa horiek salatu nahi ditugu, eta atxilotuei eta beren senide eta lagunei elkartasuna adierazi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide