Iñaki Etxenagusiak irabazi du Udaberriko ...

Iñaki Etxenagusiak irabazi du Udaberriko argazki rallya.\ Apirilaren 3an ospatu zen Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten 72 argazkilari heldu eta 8 gazteren bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, epai-mahiak honako erabakia hartu zuen.\ \ 1. bilduma onena: Iñaki Etxenagusia\ 2. bilduma onena: Angel Olabarria\ 3. bilduma onena: Igor Froilan\ Herriko lehen sailkatua: Valen García\ \ Eta gaztetxoen artean, hauek dirugu lehen 3 sailkatuak:\ \ 1. bilduma onena: Elene Odriozola\ 2. bilduma onena: X. Laiglesia\ 3. bilduma onena: L Korta\ \ Azpeitiko Argazki Elkartearen izenean eskerrik asko Udaberriko argazki rallyan parte hartu zenuten guztioi. Zorionak irabazleei eta denoi hurrengo urtera arte.\ \ Gogoratu proiekzio eta sari banaketa, larunbat honetan, Apirilak 30ean, Azpeitiko tren geltoki zaharrean (Julian Elorza hiribidea) izango dela arratsaldeko 6tan. Denok zaudete gonbidatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide