Kaixo gazteak! \
\
Jakinarazten dizuegu astero hiru tailer egiten ditugula Gaztetxean, eta horietan ikasteko eta gozatzeko aukera duzuela, lagunarte polit eta jatorrean. \
\
Astelehenetan enkuadernazio tailerra izaten da, 16:00etatik aurrera. Asteazkenetan, aldiz, txapuza tailerraren txanda izaten da, 18:30ean. Astea bukatzeko, dantza afrikarren tailerraz gozatzeko aukera izaten da ostegunetan, 19:30etatik aurrera. \
\
Animatu!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide