Ostiralarean, hilak 29, 19:00etan plazan bilduko gara euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Azpeitiko presoen senide eta lagunek, asteburuero 3.085 km egin behar izaten dituzte bisitan joateko. Bizitza arriskuan jartzeaz gain, kostu ekonomiko eta fisiko garrantzitsua eragiten jarraitzen du sakabanaketa eta urruntzeak.\
\
Ostiraleko elkarretaratzea bukatzean, dispertsioarekin amaitzeko maiatzaren 21erako antolatzen ari garen ekimenaren xehetasunak emango ditugu. \
\
Hartu trena eta ostiralean plazan elkartuko gara!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide