Partida erabakigarria jokatuko du Lagun Onakek zapatuan

Datorren larunbatean, maiatzak 7, Lagun Onakeko 3.mailako taldeak denboraldiko neurketa garrantzitsuena jokatuko du Vitoria taldearen aurka, Garmendipen, 18:00etatik aurrera.\ \ Sailkapen orokorrean, bi taldeak puntu baten aldea dute, Lagun Onak 3. pontuan dago eta Vitoria 5. postuan, hain zuzen. Play Offetara lau talde sailkatu daitezke soilik, ordea. Zapatuko partidan, garaipenak matematikoki emango lioke play offetarako txartela Lagun Onaki, eta horren bila irtengo dira etxekoak hasiera hasieratik.\ \ Lagun Onak Futbol Taldetik dei egiten diegu zaletuei Garmendipera joateko, helburua guztien indarrarekin eta guztiak batera lortu nahi dugulako. \ \ Zure indarrarekin lortuko dugu. Aupa Lagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide