Eneko Ibarguren 'Kurku' eta beste 46 lagun Espainiako Auzitegi Nazionalak jazartuak izan dira. Presoen eskubideen defentsan arlo juridiko, mediko eta ekonomikoan egindako lanagatik 47 euskal herritar Audientzia Nazionalera deklaratzera deituak izan dira atzo eta gaur bitartean. Herrira eta Jaiki Hadiko kideak dira batzuk eta abokatu lana egindakoak ere badaude tartean. Espaniar estatuaren mendeku politikaren beste adibide bat gehiago dugu hori. Besarkada estu bat eta animorik beroenak bidali nahi dizkiegu Kurku eta gainontzekoei.\
\
Presoen eskubideen aldeko dinamika desberdinen kriminalizazioarekin amaitu! Presoen eskubideen defentsan #47ak libre.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide