Asteburu honetan, maiatzaren 14ean eta 15ean, taldeko eskolarrek Gipuzkoako txapelketak izango dituzte jokoan Tolosako Usabal igerilekuan.\
\
Maiatzaren 14ean, zapatua, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra-Igerilari Osoa izango da. Bertan lehiatuko dira 2004 eta 2005. urteetan jaiotako mutilak eta 2005. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.\
\
Igerilari bakoitzak lau estiloetan igeri egin behar du, eta horiez gain erreleboak izango dituzte.\
Goizean 50 metro tximeleta, 100 metro bizkar eta 4 x 50 metro libre probak izango dira. Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular, 100 metro libre eta 4 x 50 metro estilo probak.\
\
Maitzaren 15ean, Igandea, Gipuzkoako Eskolarteko XXXII. Txapelketa izango da. 2002 eta 2003. urteetan jaiotako mutilak eta 2003 eta 2004. urteetan jaiotako neskak izango ditugu. Goizeko jardunaldia 10:00tan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30tan. Igerilari bakoitzak jardunaldiko proba batean hartuko dute parte eta erreleboak ere izango dituzte Tolosako txapelketan.\
\
- Arantxa Sudupe: 200m estiloak eta 200m tximeleta\
- Elena Otaegi: 200m libre eta 200m bular\
- Intza Odriozola: 100m tximeleta ta 100m libre\
- Leiane Lopetegi: 200m libre eta 200m bular\
- June Zubizarreta: 100m bular eta 100m bizkar\
- Alaia Juaristi: 100m bular eta 100m libre\
- Ilazki Odriozola: 200m libre eta 100m estiloak\
- Maialen Aiertza: 200m bizkar eta 800m libre\
- Uxue Etxeberria: 400m libre eta 200m bular\
\
Zorte on guztioi eta egurre!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide