Udaberria iritsi eta eguraldi onarekin batera hasi da Amona Mantangorri Sanjuandegirako bidea egiten. Hori dela-eta, Ume Eguna ere gerturatzen ari da, eta maiatzaren 28an, zapatua, egingo dugun egun osoko egitarauan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
\
\
Honakoa izango da egitaraua:
\
\
11:00etan, Jose Antonio Agirre plazan elkartzea.
\
\
11:00etatik 13:30era, jolasak.
\
\
13:30etan, bazkaria.
\
\
15:00etatik 16:00etara "Ekain-Txou" ikuskizuna
\
\
17:00etan Kalejira plazara! (Ekainak 5eko Lipdup grabaketan parte hartuko dugu)
\
\
\
Ume Egunean parte hartu nahi?
\
\
Gerturatu zaitezte herriko ikastoletan banatu dugun fitxa beteta (bertan ere egongo da betetzeko aukera) Gazte Informazio Bulegora (udaltzaingoen ondoan) edo Xanjuandegiko auzo lokalera (Igerileku ondoan) egun hauetako batean:
\
\
- Maiatzak 18, asteazkena, 17:00etatik - 20:00etara (Xanjuandegiko Auzo Lokalean)
\
- Maiatzak 19, osteguna, 16:30etatik - 20:00etara (Gazte informazio Bulegoan)
\
- Maiatzak 20, ostirala, 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etatik 20:00etara (GIB-n)
\
\
Fitxarekin batera 5 euro ordaindu beharko dira, kamiseta bat eta bazkaria hartuko dituztenak. Baina posible da aurreko urteren batetik kamiseta izatea, orduan nahikoa izango da 3 euro ordainduta bazkariagatik. Beharrezkoa izango da egunean bertan haurrak kamixeta jantzita eramatea.
\
\
Gurasook bazkariko antolakuntza errazten-eta lagun nahi baduzue, hurbildu zaitezte izena emateko jarriko dugun mahaira, zure asmo ona adieraztea. Eskertuko dizuegu.
\
\
Oharrak:
\
\
- LH 5 eta LH 6 mailetako umeek aukera dute egitarauko ekintza guztietan parte hartzeko, baina ez gara beraien arduradun egingo bazkalostetik aurrera.
\
- Ez da onartuko adierazitako egunetatik kanpo egindako izen ematerik.
\
- Txikienak 2011an jaiotakoak izango dira.
\
\
Arazoren bat edo zalantzaren bat izanez gero deitu: 645 471 700 zenbakira edo idatzi xjauzolanean@hotmail.com helbidera. Animatu zaitezte Ume Egunera!!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide