Ekainaren 5a Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da, eta horren harira herriko zenbait eragile azoka txiki bat antolatzen hasi dira ekainaren 18rako.\
\
Naturarekiko kontzientzia hartzea du helburu 'Ingurumena Herritik' bezala zendatu den egitasmoak, zero zabor filosofian oinarrituriko kontsumo arduratsu batetik, energia eredu berriei lekua eginez eta eguneroko desplazamenduetan bizikleta edota garraio publikoa lehenetsiz.\
\
Mezu horrekin herriko talde ezberdinei gonbidapena luzatu nahi zaie ekainaren 18an egingo den azoka horretan bere ekarpena egitera, txikitik eta gure esku dagoen horretatik ingurumenari keinu bat eginez. Zalantzarik izanez gero, harremanetarako helbide elektronikoa honakoa da: azoka.herritik@gmail.com.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide