Orkatzen, Etxe-Zurin eta Izaron eman daiteke izena erraustegiaren aurkako giza katera autobusez joateko

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko mai. 23a, 15:25

Igande honetan, maiatzak 29, Donostian izango den giza katera joateko autobusa antolatu du Elkar-ekinek, eta Orkatz, Etxe-Zuri edo Izaro tabernetan eman beharko da izena bertara joateko. Urolako eskualdetik goazenak bigarren eta hirugarren puntuen artean (Ospitaleko larrialdien sarreratik Illunbera) egongo gara, giza katea hasieratik amaierara iritsi dadin garrantzitsua baita jendearen banaketa egokia eg¡tea. \ \ Autobusean joateko borondatea eskatuko da, ordaintzeko aukerarik ez duenak ordaindu beharrik izan ez dezan. Goizeko 10:10ean hartuko dugu autobusa, anbulatorio aurrean.\ \ Ondoko loturan duzue igandekoaren gaineko informazio gehiago: http://uztarria.eus/komunitatea/elkar-ekin/1463340765

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide