Izarraitzeko bost igerilari alebin Euskadiko ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2016ko mai. 26a, 00:09

Izarraitzeko bost igerilari alebin Euskadiko XXXV. Eskolarteko Txapelketara\ \ Joan den igandean Tolosako igerilekuan lortutako emaitzei esker, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Arantxa Sudupe, Ilazki Odriozola eta June Zubizarreta, Gipuzkoako selekzioarekin Bilbon izango dira Euskadiko XXXV. Eskolarteko Igeriketa Txapelketan parte hartzen. Zapatuan izango da txapelketa Bilboko Artxanda igerilekuan, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari onenak.\ \ Izarraitzeko igerilariek, honako probetan hartuko dute parte:\ \ - Intza Odriozola: 100 metro tximeleta eta 100 metro librean.\ \ - Uxue Etxeberria: 400 metro librean eta 200 metro bularrez.\ \ - Arantxa Sudupe: 200 metro tximeletan.\ \ - Ilazki Odriozola: 100 metro estiloetan.\ \ - June Zubizarreta: 100 metro bizkarrez.\ \ Proba horiez gain, erreleboetako probetan ere arituko dira.\ \ Zorte on eta egurre!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide