Emaitza onak Euskadiko Eskolarteko Txapelketan

Pasa den zapatuan Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen igeriketako txapelketa jokatu zen, Bilboko Artxandako igerilekuan. Gure taldeko bost igerilari izan ziren bertan, Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz; Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Arantxa Sudupe, Ilazki Odriozola eta June Zubizarreta.\ \ Tolosan jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan bezala, bikain aritu ziren eskolarteko txapelketa guztian ere, eta bakarkako probetan, bostak marka pertsonalak lortu zituzten. Horiez gain, June Zubizarretak Euskal Herriko Alebinen txapelketarako gutxiengo berri bat lortu zuen bertan.\ \ Honako emaitzak lortu zituzten bakarkako probetan:\ \ - Intza Odriozola: 100 metro tximeletan 13. postua eta 100 metro librean 15. postua.\ \ - Uxue Etxeberria: 400 metro librean 5. postua eta 200 metro bularren 9. postua.\ \ - Arantxa Sudupe: 200 metro tximeletan 8. postua.\ \ - Ilazki Odriozola: 100 metro estiloetan 11. postua.\ \ - June Zubizarreta: 100 metro bizkarren 14. postua.\ \ Zorionak eta segi prestatzen Txantxiku sarirako!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide