Kantu-Jirakoak kalez kale ibiliko dira ekainaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia Maite Garmendia

Datorren igandean, ekainak 5, herri galdeketaren harira, Kantu-Jira taldeak herrian zehar bueltatxoa emango du, giroa alaitu asmoz. \ \ Eguerdiko 12:30ean Baigera aurrean elkartuko gara eta, hortik abiatuta, Alde Zaharrean eta Betharram inguruan ibiliko gara. \ \ Denon beharra izango dugu talde eder bat osatzeko eta herria euskal kantez pozteko. \ \ Animatu, eztarria prestatu eta etorri!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide