Gazteentzako eskalada eta orientazio ikastaroa izango da uztailean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2016ko ekainaren 13a

Lagun Onak MBk, Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean, bigarren urtez gazteei zuzenduriko udako ikastaroa antolatu du, Uztailean izango da, 18tik 22ra. \ \ Helburua gazteek mendian lagungarri diren hainbat baliabideren ezagutza jasotzea eta erabileran trebatzea izango da. \ \ Arloak: \ \ Bi arlo jorratuko dira aurtengoan ere ikastaroetan: \ \ - Eskalada: Mendi eskaladan lagungarri diren hainbat segurtasun material eta tekniken berri emango da, eta horien erabilera praktikoa egin ahal izango da ikastaroan. \ - Orientazioa: Mendiko zeharkaldietan erabili ohi diren orientazio materialak azalduko dira bertan. Besteak beste, GPS-a ezagutzeko eta erabiltzeko aukera ere izango da. Orientazioari dagokione,z arlo praktikoa landuko da batik bat. \ \ Irakasleak: \ \ Gipuzkoako Mendi Federazioan formazioan ibilbide luzea duten bi irakaslek zuzenduko dituzte ikastaro horiek. Jaime Eguzkiza izango da orientazio arloa landuko duena eta Iñaki Arakistain arituko da eskaladan. \ \ Egutegia eta ordutegia: \ \ Uztailaren 18tik 22ra, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era izango da ikastaroa. \ \ Lekua: \ \ Lagun Onak MBk Azpeitiko Done Jakue kalean (parke berriaren aurrean) duen egoitza izango da ikastaroen abiapuntua. Arlo praktikoetarako Azpeitiko kiroldegiko rokodromoa erabiliko da, eta inguruko mendiak ere bai. \ \ Ikasleen adin tartea: \ \ Ikastaroak 10 eta 16 urte arteko gazteentzat prestatu dira hasiera batean, nahiz eta adin tarte horretatik kanpo egon daitezkeen gazteen parte-hartzea ere aztertuko den, interesaturik egongo balitz. \ \ Prezioak: \ \ Ikastaroaren ordaina 30 eurokoa izango da ikasleko. \ \ Izen-ematea: \ \ Izena emateko Lagun Onak MBren ohiko webgunea (http://www.lagunonakmb.org/eu/) erabili ahal izango da. Ekainaren 25ean amaituko da epea. Plaza mugatuak izanik, izena emandako hurrenkeran joango dira betetzen. \ \ Edozein argibidetarako: \ \ Telefonoak: 943025893 edo 689898493; helbide elektronikoa: lagunonakmb@hotmail.com.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide