Urteroko legez, aurten ere iritsi zaigu garagardo bikainaz gozatzeko aukera Gaztetxera. Ostegunean, hilak 16, hasiko da Garagardo Azoka, eta ostiralean eta zapatuan ere ateak irekita izango dira garagardo ederraz gozatzeko.\
\
Aurtengoan ere, Nazioarteko zein Euskal Herriko garagardoa izango dugu dastatzeko. Hona zerrenda:\
\
-BASQUELAND BREWING PROJECT (Hernaniko garagardoa, lau mota izango dira)\
-Guiness\
-Foster's\
-Paulaner\
-Amstel Oro\
-Muephy's\
-Affligem\
\
Gauza jakina da gargardoak janaria eskatzen duela gorputzarentzat, beraz, horren faltarik ere ez da izango, guztia, beti ere, prezio herrikoietan. Ohi bezala, garagardo batzuk arruntak izango dira, eta 2,70 eurotan salduko dituzte; garagardo bereziek, berriz, 3,70 euro balioko dute.\
\
Giroa pixka bat gehiago berotzeko, jolasak izango dira egunero, eta futbolin, dardo eta kromo txapelketak antolatuko dira parte hartu nahi duenarentzat. \
\
Azoka fin borobiltzeko musika ederraz alaituko dugu guztia, eta zapatuan dozenaka binilo ekarriko ditu herriko gazte batek musika alaiarekin batera, janariaz, garagardoaz eta giro bikainaz gozatzeko.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide