Izarraitzeko igerilariak ondo asteburuan

Joan den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko junior, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gazteizko Mendizorrotza igerilekuan (50 metrotakoa).\ \ Gasteizko txapelketan Izarraitzeko ordezkariak izan ziren Ainhoa Goenaga (absolutua), Oihana Goenaga (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra), Aiora Beristain (juniorra) eta Iker Aizpuru (igeriketa egokitua).\ \ Udako azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta txapelketa txukuna egitea lortu zuten gure igerilariak. Bakarkako probetan, zilarrezko domina bat eta brontzezko hiru domina lortu zituzten gure taldekideak;\ \ - Ainhoa Goenaga: brontzea 200 bizkarren (absolutua).\ - Aiora Beristain: brontzea 100 eta 200 librean (juniorra).\ - Oihana Goenaga: zilarra 50 tximeletan (juniorra).\ \ Horiez gain klubeko 4 errekor berri:\ \ - Oihana Goenagak: 50 libre, 50 tximeleta eta 100 tximeleta (17 urte).\ - 4×200 libre neskak: Aiora Beristainek, Oihana Goenagak, Eva Astigarragak eta Ainhoa Goenagak.\ \ Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute Ainhoa Goenagak eta Aiora Beristainek. Oihana Goenagak eta Eva Astigarragak berriz, merezitako oporrak hartu dituzte.\ \ Bestalde, Iker Aizpuruk (EH Udako igeriketa egokituko txapelketan) lau probetan hartu zuen parte, 50, 100, 200 libre eta 50 bizkarren eta beste behin, bere maila erakutsi zuen igerilari haundien artean.\ \ Zapatu goizean, berriz, igeriketa egokituko Mapfre kirol topaketak izan ziren Getxoko Fadurako kiroldegian. Gure taldetik Lander Uria izan zen bertan eta oso gustura ibili zen festa giroan Getxoko topaketan.\ \ Zorionak guztioi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide