Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

Datorren asteburuan lau txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek; Irunen, Santurtzin, Lekeition eta Deban.\ \ Alebinen eta Infantilen Euskal Herriko Udako Txapelketak:\ \ - Zapatuan eta igandean, infantil igerilariek Euskal Herriko Udako Txapelketa izango dute. Txapelketa, Irungo Azken Portu igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Azpeititik zortzi igerilari joango dira Irunera: Jone Goenaga, IƱaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.\ \ - Zapatuan eta igandean baita ere, alebin mailako igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Santurtziko Mikel Trueba igerilekuan izango da, lau jardunaldietan banatuta. Azpeititik bederatzi igerilari joango dira Santurtzira, Maialen Aiertza, Uxue Etxeberria, Alaia Juaristi, Leiane Lopetegi, Ilazki Odriozola, Intza Odriozola, Elena Otaegi, Arantxa Sudupe eta June Zubizarreta.\ \ Lekeitio eta Debako Itsas zeharkaldiak:\ \ - Itsas zeharkaldien lehen zita, Lekeition izango dugu ostiral arratsaldez. Bertan, II. Kilin Kala igeri zeharkaldia jokatuko da eta taldeko igerilari batzuk itsas zeharkaldien denboraldiari hasera emango die.\ \ - Bigarren hitzordua, Mutrikuko hondartzan izango da igandean, bertan izango baita IX. Debako Itsasmila Mutriku-Deba itsas zeharkaldia. 3.000 metrotako ibilbidea izango dute eguerdiko 12:00tan hasita.\ \ Zorte on guztioi eta egurre!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide