Azoka Herritiken laugarren edizioko antolaketa lanak hasi dira dagoeneko. Aurten, 2015eko martxari jarraituz, aurten ere Erdi Kaleko lokal hutsak bete nahi dira. Horretarako, Bertan Merkatari Elkarteko kide ez direnei ere aurtengo iraileko azokan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu, parte-hartzearen nondik norakoak elkarrekin zehazteko.\
\
Horregatik, astelehenean, uztailak 11, herriko merkatariekin bildu nahi dugu Azpeitiko Alde Zaharra biziberritzen jarraitzeko. Batzarra 15:00etatik 16:00etara izango da, Sindikatu Zaharrean. Harremanetarako idatzi azoka.herritik@gmail.com helbidera.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide