Bigarren asanbladaren ostean, baditugu Twitter kontua (@azpeititente1) eta Uztarriako Komunitatean gure txoko propioa. Azpeiti Tente dago, eta azken hilabeteetan Gipuzkoan hedatzen ari den mugimenduaren parte izango gara.
\
\
Herritar denak gonbidatu nahi zaituztegu, bakoitzak nahi eta ahal duen moduan parte hartu eta mezua zabaltzen laguntzera. Momentuz adostu ditugun hitzorduak hauek dira:
\
\
-Uztailak 10, igandea, 18:00etan, Loiolan antolaturiko Ipurtargi Festen, Kontrako Eztarrixe irrati librean elkarrizketa tertulia.
\
\
-Uztailak 14, osteguna, 19:00etan, asanblada irekia plazan. Ondoren, 21:30ean errauskailuaren albo kalteei buruzko dokumentalaren proiekzioa.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide