Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mintzolak eta Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak antolatuta eta EHUren Uda Ikastaroen baitan, atzo hasi eta hilaren 16a arte egiten ari dira Donostian 'Europa bat-batean', kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa. Gaur, asteartea, topaketaren barruko jardunaldi akademikoen bigarren egunean, kantu inrpobisatuaren belaunaldiz belaunaldiko transmisioa izan dute hizpide Miramar jauregiko goizeko saioan. Kubako, Mexikoko, Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako ordezkariek hartu dute hitza, eta Laxaro Azkune azpeitiarra izan da gidari lanak bete dituena. Mintzolaren argazki honetan, Azkune Mexikoko Las Alondras hirukotearekin ageri da mahaian.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide