Aitor Zubizarretak eta Gaizka Maizak Euskadiko Selekzioarekin jokatuko dute igandean

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea

Venezuelaren aurka arituko dira Aitor Zubizarreta eta Gaizka Maiza igandean, hilak 17, Euskadiko Selekzioarekin. Getxon jokatuko dute partida 19:00etatik aurrera. \ \ Venezuelako selekzioa Rioko Olimpiadak prestatzen dabil, Hegoamerikako txapelketa irabazi ondoren. Venezuelak Argentina, España, Lituania eta Brasil izango ditu aurkari, besteak beste, Olimpiadetan. Selekezio horretako jokalari aipagarrienak honakoak dira: Etxenique, Colmenares eta Vargas. Greivis Vazquez, NBAko jokalaria, ez da Getxon izango.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide