'Azpeitia Experience' barruan, Inaziotar Bideen lehen ibilbidea atera berri du Udalak. Horretan Lagun Onak MBren laguntza izan du. Eta Inaziotar Bideetako lehen ibilbide hori osatzeko ibilaldia egiteko aukera izango da zapatuan, uztailak 23.\
\
08:00etan da hitzordua, Madalenan, eta Madalena-Loiola-Oñatz-Urrestilla-Eizmendi-Elosiaga-Madalena da osatuko den ibilbidea. 21 kilometro dira guztira, eta gidaturik egingo da.\
\
Ibiltari denok gonbidaturik zaudete.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide