Izarraitzekoak gustura Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2016ko abu. 1a, 20:46

Izarraitzekoak gustura Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian\ \ \ Igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko ia 30 igerilarik parte hartu zuten 46. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.\ \ Aurrenik, 10:30ean, infantil mailako 116 igerilari irten ziren Zarautzeko hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko zazpi igerilarik, 6 neskak eta mutil batek, hartu zuten parte. Denak txukun ibili ziren. Batzuentzat lehen esperientzia zen itsasoan, baina hala ere, ondo moldatu ziren olatu arteko lehiaketan. \ \ Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:\ \ Neskak:\ - Uxue Etxeberriak (2004) 11. postua.\ - Ilazki Odriozolak (2004) 32. postua.\ - June Zubizarretak (2004) 51. postua.\ - Leiane Lopetegik (2004) 56. postua.\ - Alaia Juaristik (2004) 57. postua.\ - Maialen Aiertzak (2004) 58. postua.\ \ Mutilak\ - Iker Aizpuruk (2004) 31. postua.\ \ Ondoren, 12:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 1.900 igerilariak bost taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko 20 bat igerilarik hartu zuten parte, eta ia guztiak oso gustura gelditu ziren lortutako denborekin. Aurten, igerialdi azkarra izan zen eta gure igerilari gehienak iazko denborak hobetu zituzten. \ \ Izarraitzeko igerilarien artean, emaitza esanguratsuenak honako hauek izan ziren: Rafa Zubeldiak 25. postua eta 6. master mailan eta Leire Ceciagak 162. postua eta 5. master mailan.\ \ Hurrengo proba, abuztuaren 6ean izango da Hondarribiko hondartzan, Txingudiko Badiako XIII. Igerialdia izango baita. Helduen probarako, momentuz, Xabier Aranburu, Leire Ceciaga, Julen Esteban, Iñaki Etxeberria, Koldo Larrañaga, Iker Paredes eta Rafa Zubeldia daude izena emanda.\ \ Zorionak guztioi eta segi horrelaxe!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide