IGANDEAN, IRLAKO XIX. IGERIKETA ZEHARKALDIA\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2016ko abu. 26a, 16:19

IGANDEAN, IRLAKO XIX. IGERIKETA ZEHARKALDIA\ \ Igandean, abuztuak 28, Irlako XIX. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko hamazazpi igerilari daude izena emanda, hamaika, helduen igerialdian parte hartzeko eta sei, infantilen proban irtetzeko.\ \ Hona hemen gure taldeko igerilariak:\ \ Helduak;\ \ Juan Karlos Arellano, Julen Arrizabalaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Leire Ceciaga, Julen Esteban, Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, Maider Etxezabal, Edu Sudupe eta Rafa Zubeldia.\ \ Infantilak;\ \ Uxue Etxeberria, Leiane Lopetegi, Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe, Maialen Sudupe eta June Zubizarreta.\ \ La Kontxako Atletiko Elkarteko egoitzaren paretik, goizeko 11:30etan irtengo dira infantilak. 600 metrotako igerialdia egin beharko dute infantil neska-mutilak. Gero, 12:30etan, eta toki beretik, irteera emango zaio helduen igerialdiari. Hauek, 3.000 metro egin beharko dute Santa Klarako irla zeharkatuz.\ \ Zorte on guztioi !!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide