Bi podium Irlako Itsas Zeharkaldian

Bi podium Irlako Itsas Zeharkaldian\ \ Igandean, abuztuak 28, Irlako XIX. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Izarraitz Igeri Elkarteko hamazazpia igerilarik parte hartu zuten, sei infantil mailan eta hamaika helduen zeharkaldian.\ \ Aurrenik, 11:30etan, infantil mailako 42 igerilari irten ziren, 26 neska eta 16 mutil, Donostiako hondartzatik, 600 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Guztiek igerialdi polita burutu zuten eta aipagarriena Maialen Suduperen bigarren postua izan zen.\ \ Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren; Maialen Sudupek 2. postua, Uxue Etxeberriak 9. postua, Ilazki Odriozolak 14. postua, June Zubizarretak 15. postua, Alazne Sudupek 17. postua eta Leiane Lopetegik 20 postua.\ \ Ondoren, 12:30etan, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ia 450 igerilari ordu horretarako prest zeuden Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga, hondartzako toki berdinean zegoen eta guztira, 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak Santa Klarako irla zeharkatuz. Lehen aipatu bezala, Izarraitzetik hamaika igerilarik hartu zuten parte. Bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Aipagarriena, Leire Ceciagak lortutako 2. postua emakumezkoen master mailan.\ \ Izarraitzekoak honako postuak lortu zituzten:\ \ - Pablo Etxeberria: 14. postua eta 8. senior mailan.\ - Rafael Zubeldia: 17. postua eta 5. master mailan.\ - Julen Agirrezabalaga: 35. postua eta 11. master mailan.\ - IƱaki Etxeberria: 41. postua eta 8. master 2 mailan.\ - Leire Ceciaga: 49. postua eta 2. master mailan.\ - Aiora Beristain: 65. postua eta 5. senior mailan.\ - Julen Esteban: 81. postua eta 27. master mailan.\ - Maider Etxezabal: 107. postua eta 11 senior mailan.\ - Eva Astigarraga: 124. postua eta 12 senior mailan.\ - Edu Sudupe: 323. postua eta 105 master mailan.\ - Juan Karlos Arellano: 359. postua eta 69. master 2 mailan.\ \ Zorionak guztioi!\ \ Bestalde, datorren zapatuan eta Bermeoko portuan, IV. Salome Campos Igerialdian izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak.\ Hemendik animo eta zorterik onena opa nahi diegu guztiei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide