Joan den zapatuan, irailaren 10ean, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVI. Ligako azkeneko itsas-zeharkaldia jokatu zen Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 73. Igerialdiak.\
\
11:00etan hasi ziren lehian 109 infantil mailako igerilari; 78 neska eta 31 mutil. Helduen lasterketan, berriz, 206 emakumek eta 514 gizonek hartu zuten parte.\
\
Zapatuko proban, Izarraitz Igeri Elkarteak ordezkaritza handia izan zuen eta emaitzak ere onak izan zituen; hiru igerilarik podimera igotzea lortu zuten, Maialen Sudupe (lehen postua infantiletan), Leire Ceciaga (hirugarren postua masterretan) eta Rafa Zubeldia (hirugarren postua mesterretan).\
\
Izarraitzko infantilen emaitzak honako hauek izan ziren:\
\
•	Maialen Sudupe 1. postua.\
•	Uxue Etxeberria 19. postua.\
•	Maier Lizarzaburu 39. postua.\
•	June Zubizarreta 49. postua.\
•	Ilazki Odriozola 51. postua.\
•	Alazne Sudupe 57. postua.\
\
Izarraitzeko eta Azpeitiar helduen emaitzak honako hauek izan ziren:\
\
•	Rafa Zubeldia 11. postuan eta 3. master mailan.\
•	Pablo Etxeberria 12. postuan.\
•	Omar Urbieta 46. postuan.\
•	Julen Agirrezabalaga 51. postuan.\
•	Leire Ceciaga 60. postuan eta 3. master mailan.\
•	Iñaki Etxeberria 67. postuan.\
•	Aitzol Agirregomezkorta 99. postuan.\
•	Julen Esteban 128. postuan.\
•	Naiara Perez 159. postuan.\
•	Maialen Aizpuru 212. postuan.\
•	Maider Etxezabal 213. postuan.\
•	Alberto Circujano 224. postuan.\
•	Maider Oteiza 227. postuan.\
•	Joseba Exposito 243. postuan.\
•	Iker Paredes 245. postuan.\
•	Koldo Larrañaga 251. postuan.\
•	Jose Antonio Circujano 317. postuan.\
•	Nagore Alberdi 334. postuan.\
•	Jon Iraola 351. postuan.\
•	Aitor Arambarri 385. postuan.\
•	Mikel Odriozola 405. postuan.\
•	Xabier Aranburu 407. postuan.\
•	Ainhoa Olazabal 408. postuan.\
•	Julen Uranga 409. postuan.\
•	Nerea Berasategi 434. postuan.\
•	Javier Arambarri 476. postuan.\
•	Edu Sudupe 517. postuan.\
•	Juankar Arellano 522. postuan.\
•	Iñaki Alday 536. postuan.\
\
Datorren astean zehar jakinaraziko dute, Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapenak nola gelditu diren.  \
\
Bestalde, igandean, Bilbon jokatu zen 77. Bilboko Itsasadarreko zeharkaldia eta bertan izan ziren gure taldeko bi igerilari; Uxue Etxeberria infantila eta Pablo Etxeberria seniorra.\
Bilbotik gustura itzuli ziren biek. Pablo Etxeberriak bigarren postua lortu zuen helduen proban eta Uxue berriz, 5. postuan sartu zen infantil nesketan.\
\
Zorionak denei!
            
            
        
        
            
            
        
        
            
    
    
        
        
            
    Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
    
    
    Izan Gukakide