Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uda bukatu da, eta ikasturte berria hasi da dagoeneko. Horrekin batera Azpeitiko Gaztelekua ere martxan hasteko prest dago. Irailaren 20an, asteartean, zabalduko dute, 17:00etan. Hala ere, irailaren 20tik 22ra ordutegi berezia izango du: 17:00etatik 18:30era DBH1eko ikasleentzat irekiko da eta 18:30etik aurrera gainontzeko gazteentzat.\
\
Aurrerantzean Gaztelekuako erabiltzaile berriek izena eman beharko dute. Horretarako, irailaren 14an, 15ean eta 16an izango dute aukera, 14:00etatik 19:00etara bitartean, gaztelekuan. Horretarako beharrezkoa da seme-alabak gurasoekin joatea, gurasoen sinadura ezinbestekoa baita Gaztelekuko erabiltzaile izateko. Horrez gain, argazki bat ere eman behar da izena emateko.\
\
Animatu eta bertaratu, primeran pasatuko dugu eta!
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide